29 AGO. 2017 Zesta Imanol Lopez, berriz ere xistera jantzita gozatzen Udan jokatutako txapelketa nagusi guztietan garaile izan da, 2015ean bere ibilbidean eten bat egin ostean Jon ORMAZABAL Dania, Miami eta Euskal Herriko pilotalekuetan hamarkada batez aritu ostean, 2015eko ekainean bere ibilbidean eten bat egitea erabaki zuen Imanol Lopezek. 19 urterekin egin zuen debuta eta «astean sei egunez gauza bera egiteaz nekatuta», bere bizitzak norabide aldaketa bat behar zuela erabaki eta xistera eskutik erantzi zuen. Kirolaren etorkizun beltzak ere lagundu zion bere Enpresa ikasketak lagun, Mexiko Hirian bizimodu berri bat bilatzera. Harrak, ordea, barruan zirauen eta Madrilen jokatutako txapelketa handi batean parte hartu zuen. Emaitza ezin hobea izan zen, pilotari onenekin berriro ere lehiatu eta txapela eskuratzeko gai izan baitzen. Itzultzeko aitzakiaren baten beharrik bazuen, martxo honetan ireki zituen Mexico DF-ko pilotaleku berriak eta honek bere bi alderdi profesionalak uztartzeko ateak ireki zizkion. Eta batak bestea dakarrenez, eta oraindik ere atzelaririk onena izaten jarraitzen duenez, ezin udan Euskal Herrian jokatzeko aukerari muzin egin. Emaitza ezin hobeak Eta iazko udazkeneko Complutenseko itzulera hartan bezala, etxeko kantxetarako buelta ere ezin hobea izan da emaitzei dagokienez. Jai Alai World Tourreko zirkuituko orain arteko txapelketa nagusi guztietan txapeldun irten da Gernikan Olharanekin, Hondarribian Egigurenekin eta igandean frontoi motzeko buruz burukoa ere jantzi zuen, Aritz Erkiagari azken tantoan irabazita. Ez da bere indar eta dohainetara hobekien moldatzen den distantzia, baina berak esan bezala «profesionalak gara eta jartzen gaituzten kantxetara ohitu behar dugu». Eta bai ondo moldatu ere. Bidasoaz iparraldean ere jokatzeko aukera izan du eta ostegunean Donibane Lohizuneko Grand Slameko finala jokatuko du, gaurko finalerdian (Beaskoetxea-Lekerika/Olha-Minvielle) garaile irteten den bikotearen aurka. Eta final hori oso berezia izango da, aurrelari bezala Iñaki Osa Goikoetxea herrikidea izango baitu bikote zumaiarrak. «Dugun mailagatik, ez dugu askotan elkarrekin jokatzeko aukerarik izaten –urte askotan aurrelaririk eta atzelaririk onenak izanda normalean elkarren aurka aritu dira– eta niretzat plazer bat da. Erreferentzi bat izan da eta niretzat ere bai», azaldu zuen berriki Euskadi Irratian. Azkenaldian aurrerapauso handiak eman badira ere –Imanolek asko nabaritu du frontoietara gerturatu den pilotazale kopuruak nabarmen egin duela gora–, kirol honetan beti bada lainoren bat eta Goiko zirkuitu nagusitik kanpo geratu da aurten publizitate arazo batzuengatik eta hortaz, ezinezkoa izan da zestaren garai berriko klasikoez gozatzea. Iaztik, gainera, Zumaian bertan frontoi luzea ere badute. Egongo al da biak elkarren aurka jartzeko modurik? Urriza y Barrenetxea, a por la final Urriza y Barrenetxea IV cerrarán hoy la liguilla Kutxabank con el primer puesto del grupo en juego, lo que otorga el pase a la gran final de forma directa. El ganador ya estaría en la final del próximo 9 de setiembre y el perdedor deberá jugar la semifinal ante Uterga este sábado. Urriza y Barrenetxea IV son los dos finalistas del año pasado y desde aquel partido no han vuelto a enfrentarse en la lucha individual. Urriza llega con dos victorias ante Ezkurra II y Uterga, mientras el zaguero hernaniarra lo hace con una derrota por la mínima ante Uterga y una victoria ante Ezkurra II. El delanteroiruindarra es el favorito para pasar a la final, pero hay ganas de ver la evolución del zaguero respecto a la final del año pasado. En aquella ocasión se quedó en 21. El saque le debe funcionar a Barrenetxea si quiere hacer daño a Urriza, que tratará de imponerse en el peloteo. La defensa del campeón marca diferencias.GARA ZUMAIA Bihar aurkeztuko dute irailean jokatuko den torneoa. World Tourrean ez baina izango al da, ostegunean Donibane Lohizuneko finalean bezala, Goikoetxea eta Lopez elkarrekin herrian ikusteko aukerarik?