GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Alaves Gloriosas, igandeko estreinarako prest


Hitzordua igandean da, 17.00etan hasita, Jose Luis Compañon Kirol-Hirian (Ibaia): aurten jaio den Alaves Gloriosas taldeak aurreneko partida ofiziala jokatuko du, CDEF Logroñoren aurka. Emakumezkoen ligako Bigarren Mailari dagokion neurketa da. Jakina, estreinako horri begira lana gogotik egin du denboraldi-aurrean Alvaro del Blancok zuzentzen duen taldeak. «Proiektu hau poliki-poliki eraikitzen joan behar dugu», esana du aurretik entrenatzaileak. Atzo komunikabideei zuzendutako saio irekia egin zuten Ibaian, eta jokalarien aurpegietan nabari zen hastear duten ibilbideak sortzen dien ilusioa.

Argazkia: Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS