30 SET. 2017 Aizkora Gora egiteko aurtengo azken aukera da J.L. Nafarroako Bigarren Mailako finala jokatuko da gaur arratsaldean, 18.00etan, Igantziko pilotalekuan. Bertan, Eneko Saralegi, Iban Resano, Oier Kañamares, Jon Telletxea eta Goizeder Beltza izango dira lanean arituko diren aizkolariak. Aurreneko bi sailkatuak datorren urtean Lehen Mailan jardungo dira. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitu beharko ditu. Resano izan daiteke faboritoa.