Urteurren ospakizunak Guggenheim museoan

Bilboko Guggenheim museoak datozen egunetan ospatuko ditu XX. urteurreneko ekitaldi nagusiak. Pedro Duque astronautarekin topaketa izango da gaur, 11.30ean, eta bihar, eraikinaren gainean gauzatuko den “Reflections” mapping ikuskizuna eskainiko da, 20.30etik aurrera.