18 NOV. 2017 sokatira Baigorri izango da denboraldiko aurreneko txapela lortzeko faboritoa J.L. Euskal Herriko Goma Gaineko Lauko Txapelketako azkeneko jardunaldia jokatuko da 320 kiloko mailan. Baigorri, Ñapurrak, Ibarra A, Ibarra B, Txantrea eta Getxo izango dira txapelaren lehian arituko direnak. Aurretik ligaxka jokatu da, eta hango sei onenak izango dira azkeneko ekinaldi honetan, gaur Anoetako kiroldegian, 17.00 etan hasita. Ligaxkako onena Baigorri izan zen, eta hori kontuan hartuta Nafarroa Behereko taldea izan daiteke txapela lortzeko ere faboritoa, baina ligaxkako helburua finalean sartzea izatea da, eta txapelaren lehia, berriz, egun bakarrean izaten da, eta han izan behar da onena. Dena dela, badirudi Baigorriren, Ñapurraken, eta Ibarraren artean egongo dela txapela, hauek besteen gainetik agertu baitira ligaxkan. Maila hasi zutenak zazpi talde izan ziren, eta 6 conceyos talde asturiarra izan da finaletik kanpo geratu den bakarra. Nafarroakoa Nafarroako Goma gaineko Txapelketa gaur amaituko da, eta Lesakan izango da azkeneko saioa, 17.00etan hasita. Gizonezkoen 600 kilokoan arituko dira, eta bertan Berriozar, Beti Gazte eta An- tsoain neurtuko dira. Beti Gaztek irabazi zuen lehen jardunaldia, eta gaur etxean arituta txapela lortzeko faborito nagusia izango da talde zuri-berdea. Mistoak, berriz, 550ekoan arituko dira eta hemen ere bigarren eta azken saioa izango da. Berriozar A, Berriozar B, Antsoain A, Antsoain B eta Beti Gazte izango dira lanean arituko diren taldeak. Maila honetan ere Beti Gazte izan zen garaile lehen saioan, eta Lesakakoak izango dira irabazteko faborito nagusiak.