13 ENE. 2018 sokatira Zortziko denboraldiaren hasierarekin batera banatuko da aurreneko txapela J.L. Euskal Herriko Goma gaineko Txapelketa hastera doa, eta gaur izango da aurreneko jardunaldia, eta lehenengo txapela ere banatuko da. 680ko mailan, gizonezkoetan, jardunaldi bakarrera jokatuko da, eta gaur bertan erabakiko da txapelduna. Laukizko pilotalekuan izango da saioa, 17.00etan. 680ko mailan, Abadiño, Beti Gazte, Gaztedi, Murueta, Ibarra, Sokarri, Gabadi-Jutsi eta Zuraide izango dira lehian arituko diren taldeak. Lehen jardunaldia izanda, taldeek duten maila ikusteko ere balioko du, baina pisua ere handiena da, eta hori ez da izaten normalean euskal taldeentzat mailarik onena, baina lehenengo txapela lortzeko irrikaz bertaratuko dira talde guztiak. Neskak ere arituko dira, baina hauek, 540ko mailan neurtuko dira. Hiru jardunaldiko ligaxka izango dute, eta gaurkoa izango da aurrenekoa. Garrantzitsua da hasieratik puntuak batzen hastea, horrela garaipenetik beti hurbilago izango baitira. Beti Gazte, Gaztedi, Badaiotz eta Ibarra izango dira maila honetan lanean arituko diren lau taldeak. Hasiera batean berdintasun handia aurreikusten da, baina hori gaur erakutsi beharko dute. Laukoa da aurreko erreferentzia, eta orduan denak parean aritu ziren. Orain ikusiko da horrela den.