GARA Euskal Herriko egunkaria
Harri-jasotzea

Ugartemendia eta Galarraga neurtuko dira Urrezko lehiaketan


Harri-jasotzeak ere izango du tokia gaur Agurainen izango den jaialdian; aizkolariek ez ezik, harri-jasotzaileek ere lan ugari egin beharko dute.

Alde batetik, Iban Ugartemendia eta Aimar Galarraga arituko dira harri-jasotzeko Urrezko lehiaketan, eta bestetik, Julen Diaz arabarrak marka pertsonal bat lortu nahi du.

Lehiaketari dagokionez, Aimar Galarragak eta Iban Ugartemendiak bi harri ezberdin erabili beharko dituzte. 175 kiloko errektangularra eta 150eko kubikoa izango dira aurrean izango dituztenak, eta bakoitzarekin bina minutuko txandak izango dituzte. Lehiaketa honetako markarik onena, oraingoz, Illarramendik dauka, eta harena ontzea izango da gaur lanean arituko diren bi kirolarien helburua.

Julen Diazek ere lan ona egin beharko du duen helburua lortu nahi badu. Bere nahia 200 kiloko harri errektangularra bizkarrean berdintzea da, eta lortuko balu, Arabako bosgarrena izango litzateke hori lortzen.