Osakidetzako Erizaintzako zuzendariordearen erantzuna
Osakidetzako Erizaintzako profesionalek egiten duten lanari buruz egunkari honetan argitaratutako idatziari dagokionez, zehaztasun batzuk egin nahi nituzke.
Gaur egun, gure inguruan eta kulturan ohikoa da pazienteei familiartekoek lagun egitea eta hori gure inguruan oso sustraituta dago, egia esan, zure gu tunean diozun bezalaxe zail tasunak izaten ditugu gure os pitaleetan ospitaleratutako pazienteen bisita kopurua ongi antolatzeko; erakunde bakoitzak barne-arautegiak dituen arren gure erabiltzaileek ez dituzte beren gain hartzen.
Familiartekoak ez dira Osakidetzako zaintzaileak, gure pazienteei ospitaleetako pertsonalak ematen die arreta, erizainek, erizaintzako laguntzaileek eta zeladoreek, beren zainketa bermatuz beti, horixe baita gure ardura, familiartekoekin egon ala ez. Familiartekoak lagun egiten dio pazienteari, gaixotasunaren prozesu zail horretan laguntza ematen dio, baina familiartekoak ere zaintzen ditugu, pazienteari eta familiari ematen diegu arreta egonaldi luze horietan (norbanakoari eta haren inguruneari, gure lanbide-printzipioek ezartzen duten moduan) eta familiartekoentzat laguntza bilakatzen gara une gogor eta mingarriak eramaten lagunduz.
Jabetzen naiz gure erakundeetan egunero ematen ditugun hainbeste eta hainbeste zainketen artean, ez dugula beti asmatu, baina gure lan egiteko prozedura ezagutza zientifikoan eta zorroztasun profesionalean oinarritzen da. Hori izan da gehiengoaren pertzepzioa 2017ko Osakidetzako pazienteen asebetetze-mailaren inkesten emaitzak jaso direnean. Horietan gure ospitaleetako erizaintzako profesionalen lana oso positiboki baloratzen da, hala nola honako hauei dagokienez, profesionalen gaitasuna, atseginak eta errespetuzkoak izatea tratuan, eskaerei erantzuteko duten azkartasuna, laguntzeko gaitasuna, eta emaitzak 97/100tik gorakoak ere izan dira, eta bikaintasun-maila, 5 puntutik gora egin duena 2016ko datuekin alderatuta.