01 ABR. 2018 KLIK Banksyren margoa Doganentzat Zehra Dogan kazetari eta artista kurdua espetxeratuta daukate Turkiako agintariek, bere margoetako baten eduki «desegokia» dela-eta. Hiru urteko kartzelatzea ezarri diote, zehazki. Bada, jazarpen errepresibo hori salatzea eta Doganen askatasuna eskatzea bururatu zaio, oraingoan, Banksy kale artista ingelesari: mural handia osatu du Manhattanen (New York), 20 metro luzekoa, Houston Street eta Bowery kaleek bat egiten duten tokian. Timothy A. CLARY | AFP