KLIK

Latz saiatuagatik, ezin salbatu

Larunbat arratsaldean Mar del Platako (Argentina) Punta Mogotes izeneko hondartzako harean geratu zen trabaturik, ez aurrera ez atzera, eta 48 ordu luzez erreskate taldeek eta dozenaka herritarrek uretaratzeko ahalegin izugarria egin zuten arren, azkenean astelehen arratsean zendu zen argazkiko balea konkordun gaztea. Hegatsetan zauriak zituen eta, adituen arabera, ziur asko horrek eragin zuen hondartzaratu izana.Diego IZQUIERDO | AFP PHOTO