Paueko jujeak euskoari buruz eman zuen epaiaren kontra jo du prefetak
Martxoaren 30ean, Paueko Auzitegi Administratiboak deliberoa plazaratu zuen, Baionako Herriko Etxeak euskoetan ordainketak egin ahal izateko emandako pausoa ontzat emanez. Hitzarmenari esker elkarteek zein herritarrek euskoetan ordain ditzakete zerbitzuak. Baionako Udalak berak ere ordainketak tokiko monetan egitea aurreikusten du, beti ere erabiltzailearen borondatearen arabera.
Pirinio-Atlantikoetako Prefeturak helegitea aurkeztu zuen hitzarmenaren aurka, baina Paueko epaile administratiboak ebazpen zeharo argigarria eman zuen, euskal monetaren erabilera zilegitzat emanez. Orain, prefetak epaiaren aurka joko du berriro. Elkarteek neurria salatu dute.

Temas del día
Muga-zergak: galdera ez da zergatik, baizik eta zertarako

Temas del día
GHK responde a ToxicoWatch con otro estudio previo de BioGipuzkoa

Temas del día
«Euskaldunen errekonozimendu bat dago Nafarroa osoan»

Temas del día
«El París abre de nuevo durante la cena, los usuarios lo han entendido»

Temas del día