Mikel Lopetegi buru dela jokatuko da Zarauzko Torneoa
Zarautzeko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko da bihar, 18.00etan, Zarauzko Torneoa, eta maila handiko kirolariak izango dira bertan. Bi harri baldar izango dira kirolariak jaso beharrekoak.
Alde batetik 117 kiloko Jai Txiki izeneko harria erabiliko dute, eta bestetik, berriz, Molarri izenekoa, 121 kiloko harria. Zazpi minutuko txanda bakar bat izango dute lanerako, eta harriak txandatuz erabiliko dituzte.
Parte hartuko duten kirolariak, berriz, honako hauek izango dira: Aimar Galarraga, Xabier Aranburu, Sergio Mielgo, Imanol Illarramendi, Beñat Telleria, Izeta I.a, Izeta IV.a, Xabier Peñagarikano, Mikel Lopetegi eta Gorka Etxeberria
Tartean Zarauzko harri-jasotzaile ugari daude, eta, hortaz, Izeta II.a egiten ari den lanaren fruituak ikusten ari direla esan daiteke. Horietako bat, Mikel Lopetegi, da gainera garaipena lortzeko faborito nagusia. Zarauztar gaztea sekulako maila ematen ari da, eta zaila izango dute gainerakoek bera menderatzea.