KLIK

7K-ren azalik kuttunena

Martxoaren 25ekoa milagarrena izan zen eta, “Mila igande, 1.000 7K” kanpainaren baitan, igandekariaren azal esanguratsuenak interneten biltzea erabaki genuen. Azken asteotan NAIZeko irakurleek gustuko edota esanguratsuena iruditu zaiena bozkatu ahal izan dute eta Antsotegi Landetxean egonaldia zozketatu dugu guztien artean: Juan Ramon Garai Bengoa suertatu da irabazle. Eta azalik bozkatuena, 833.a (alboan). Zorionak Juan Ramon!