KLIK

Iknofosil handi baten erreplika

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Zumaia eta Deba arteko flyschean aurkitu eta identifikaturiko iknofosil baten erreplika aurkeztu zuten atzo Algorri Interpretazio Zentroan: itsas trikuaren familiakoa den ekinido baten aztarna multzo bat da, sei metro luze eta metro bat zabal dena, 53 bat milioi urte dituena eta mila metroko sakoneran itsasoan eraturikoa. Aztarna fosila arrokatik erortzear dago eta horregatik erabaki dute erreplika egitea.Andoni CANELLADA | FOKU