GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Banksy Parisen berragertu da, sei grafitirekin


Azken astean Banksyrekin lotu dituzten sei grafiti agertu dira Parisen, berriz ere ezustean eta hainbat tokitan. Ekainaren 20an agertu zen lehena, Errefuxiatuaren Nazioarteko Egunean, hiriaren iparraldean: neskato beltz bat ageri da arrosa koloreko tapiz bat margotzen, svastika bat estaltzearren (alboan). Hurrengo egunetan, bata bestearen atzetik, azaldu ziren gainerakoak: hanka bat moztu berri dioten zakurra, bizkarrean zerra ezkutatzen duen gizon batek eskaintzen dion hezurrari begira; Napoleon Bonaparte zaldi gainean, zapi gorri luzeak ezkutaturik; arratoi bana protagonista duten beste hiru margolan...

Argazkia: Philippe LOPEZ | AFP PHOTO