GARA
DONOSTIA

Iñigo Oyarzabal, Gureak taldeko zuzendaria, zendu da

Iñigo Oyarzabal Mujika, Gureak konpainiako zuzendari nagusia, atzo gauean zendu zen bihotz gelditze bat jasanda. Oyarzabalek 53 urte zituen eta zazpi urte zeramatzan enpresaren buru izaten.

Enpresa zuzendaritzan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatetik eta Gureaken erantzukizun handiko hainbat lanpostu izan ditu; besteak beste, Zerbitzuak dibisioko zuzendari izan da 21 urtean zehar.

Gureak enpresa-taldeak desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako lan aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen ditu duela 44 urtetik eta, egun, 5.600 langile baino gehiago ditu, horietatik %82k desgaitasunen bat dute.