KLIK

Adimen urritasuna, gertuagotik

Adimen Urritasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Aspace Bizkaiak ekitaldia egin zuen atzo Bilboko Areatzan, pertsona horien izana, errealitatea eta beharrak gertuagotik ezagutaraztearren. Aurrena flashmoba egin zuten, eta gero adierazpen bat aurkeztu zuten, adimen desgaitasunaren eta landa-eremuen arteko harremana eta «bizi-kalitate ona izateko gune egokitu eta egokiak izateko beharra» nabarmentzen duena.Marisol RAMIREZ | FOKU