KLIK

Zenbat katxarro Bakaikun!

«Ekarri zure kotxe, moto, traktore, bizikleta edo katxarro zaharra». Deialdi hori egina zuen Bakaikuko Bakarreko Etxea elkarte antolatzaileak IV. Katxarro Egunari begira. Eta «klasikoen topaketa» horretara dozenaka ibilgailu gerturatu ziren atzo goizean. Hamaiketakoa egin ondoren, eguerdian Sakanan barrena ibilalditxoa egin zuten parte hartzaileek, eta gero bazkaritara eseri ziren Bakarreko Etxea elkartean bertan. Iñigo URIZ | FOKU