22 OCT. 2018 KLIK Bola jokoa indarberrituta dator Larunbatean, Iruzubietan (Ziortza-Bolibar), Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketari hasiera eman zitzaion, eta bertan 65 bolarik parte hartu zuten. Jaurtitzaile guztien artean, MX3T taldeko Olatz Jimenez –irudian– izan zen onena eta, 8 txirlorekin, txapelketako lehenengo liderra da. Garikoitz Caballero eta Unai Loiola bigarren eta hirugarren dira. Hurrengo jaurtialdia datorren larunbatean izango da, Bergarako San Joxepen.GARA