KLIK

#FemRIGHTS Montehermoson

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urtemugaren aitzakian, eta emakumeen eskubide urraketak ardatz hartuta, Irantzu Lekue artistak eta Unesco Etxeak erakusketa antolatu dute Gasteizko Montehermoson (urtarrilaren 13ra arte bisitatzeko modua dago). #FemRIGHTS du izena, lehen solairuko bost aretoak hartzen ditu eta sei arte instalaziok osatzen dute. Lerroon gainean, “Heroi anonimoak” izenekoa.Jaizki FONTANEDA | FOKU