11 DIC. 2018 INFO7 IRRATIA LARUNBATEAN ITZALIKO DA Uhinetatik desagertu, nazio irrati proiektu berri bat abian jartzeko Larunbatean itzaliko dute Info7 Irratia Urruñako estudioetan, entzulez, lagunez eta laguntzailez inguratuta. Agur esateko unea da, hamahiru urteko ibilbidea begien aurrean jarrita, euskal esparru komunikatiboan nazio ikuspegitik egindako irratiak pilatutako esperientzia gogora ekarrita eta nazio proiektu berri baten mesedetan jarrita. Nerea GOTI BILBO 2006ko urtarrilean emititzen hasi zen irrati txiki hark 13 urteko ibilbidea egitea lortu du, eta ez edonolakoa. Ahots askoren ahots bilakatuta, Aztibegia elkarteak hauspotu duen seinalea amaierara heldu da, hain zuzen proiektu berri bat abian jartzeko. Datorren larunbatean izango da agur esateko unea, eta itzalketa kolektibo bat egingo dute, jai giroan, irrati batetik berri bateranzko zubia irudikatuz. Eider Olazar Elduaien irratiko esataria eta Aztibegia elkarteko lehendakaria da. Balantzea egiteko une honetan gogoratu duenez, irrati libre eta lokaletako oso proiektu interesgarriz jositako sarean «beste ahots bat» eskaintzeko beharra ikusten zuen Aztibegia elkarteak. Urteak ziren “Egin” egunkaria eta Egin Irratia isilarazi zituztela. «Gure herriaren beste begirada bat ematea eta euskal irratigintzari aniztasuna eskaintzea» ziren helburuak, bere esanetan, nazio proiektu eta ikuspegiko irrati bat lortze aldera. Hasierako urratsak egin eta lantalde txikia aktualitateari begira jarri zen. “Kalegorrian” goizeko magazinarekin, albistegiekin eta bestelako saioekin programazioa garatzen joan zen. Kalera ateratzea jauzi garrantzitsua izan zen irratiaren ibilbidean. Hasieran oso langile gutxirekin ezinezkoa zena posible bihurtu zen. «Jendea Info7 Irratia aurrez aurre irratia egiten ikustea eta jendearekin harreman hori izatea oso garrantzitsua izan da», nabarmendu du Olazarrek. Horrela etorriko ziren Bilboko urtarrileko presoen aldeko manifestazioaren inguruko zuzeneko emanaldiak, Durangoko Azokakoak edota Bertsolari Txapelketa Nagusiaren emankizuna. «Gu izan ginen txapelketa zuzenean eskaintzen lehenak», gogoratu du kazetariak. Helduko ziren, ondoren, Ondarroako, Donostiako Bulebarreko eta Gasteizko herri harresien zuzeneko kronikak, besteak beste. Euskal Herriko esparru komunikatibo horretan, Info7k gehiago ere eman die entzuleei, musika espezializatuaren atalean, boluntario gisa aritutako eta musikan jantzitako laguntzaile askori esker; “Talaiatik” iritzi atalean arlo ezberdinetako eragileei ahotsa emanez; zientzia dibulgazioari lotutako saioak... Irratiaren ibilbide osoan zehar lizentzien esparrua izan da zabalpenerako zailtasun nagusia. Orain bide hori ere argitzen hasi da, eta bide horretan jarriko du irrati proiektu berriak Info7ko taldeak pilatutako esperientzia. Despedida y desconexión colectiva y festiva, en Urruña Info7 Irratia se apagará el sábado, y lo hará con una desconexión colectiva en ambiente festivo desde los estudios de Urruña. Desde las 9.00 hasta las 13.00, habrá una emisión especial en la que el equipo periodístico de la radio estará rodeado de colaboradores y compañeros de los medios con los que los estudios de Info7 han compartido espacio, como GARA, Mediabask o Kazeta. Con todos ellos se llevará a cabo un repaso a las noticias más importantes que deja 2018. A la cita con la información le seguirán actuaciones artísticas en directo, como el acústico que ofrecerá Pelax, la obra que realizará «in situ» Iñaki Rifaterra –autor de la litografía con la que se conmemora la despedida de Info7– y los bertsos de Agin Laburu. Habrá espacio para el humor con Kepa Matxain y hasta un momento para recordar las aventuras en «la frontera» con los periodistas de Info7 como protagonistas. La desconexión se hará a las 13.00 y será Esther Martínez de Sound Sister quien ponga música al momento. A todo ello le seguirá una comida gratuita y la actuación de La Jodedera. «No será un final triste sino para festejar esta especie de puente que une la despedida de Info7 y el nacimiento de un nuevo proyecto», explica Eider Olazar Elduaien, quien destaca que la fiesta es también un reconocimiento a las personas socias, colaboradoras, oyentes... A modo de despedida, “Info7 Agur Bira” está recordando a lo largo de esta semana algunos de los momentos informativos más destacados de su trayectoria.N. G.