19 DIC. 2018 KLIK Kolore dramatikoa egunsentian Aiako Harriko egunsentiari magia zerion atzo. Kolore dramatikoekin jantzi zuen zerua, gogoa eta begirada bertan iltzatzean esperientzia berdingabe eta errepikaezina oparituz. Begien egitura genetikoak, begiralearen kokapen zehatzak, atmosfera partikularrak sortutako ilusio optikoa zen. Ez, baina, irudipen hutsala. Emeki hasi zen eguna, hasten diren amets guztiak bezala, oraindik gauzatugabeak diren desirak bezala: eder, sutan. Juan Carlos RUIZ | FOKU