GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Harbin... edo izotzezko Las Vegas


Itxura hori hartzen du, data hauetan, Harbinek. 1963az geroztik, etenik gabe, egiten den Izotz eta Elur Jaialdiak eskultura dotorez eta kolore biziz janzten du Txinako ipar-ekialdeko hiri hori. Munduan barrena egiten diren tankera honetako lau jaialdi sonatuenen artean dago Harbinekoa, eta milaka lagun erakartzen du urtero. Ofizialki ostiralean emango zaio hasiera, baina dagoeneko izotzezko eraikin –hots, artelan– guztiak prest daude.STR | AFP PHOTO