05 FEB. 2019 KLIK Bi mitoren arteko «derbia» Inoizko futbol atezain onenetako bi parez pare jarri zituen atzo, Donostiako Antzoki Zaharrean, Korner Festibalak, baina ez asteburuko derbiaren errebantxa modura, solaserako baino. Luis Arconadak eta Jose Angel Iribarrek, “Panenka” aldizkariko editore Aitor Lagunasen gidaritzapean, Reala eta Athletic izan zituzten hizpide, beren garaiko derbi haiek ekarri zituzten gogora eta beren ibilbide profesionalei errepasoa egin zieten. Jon URBE | FOKU