GARA-EFE
Surfa

Pukas euskal markaren taula bat munduko bigarren onena izendatu dute

Euskal surf markak “Pukas tasty treat” izenarekin aurkeztu zuen surf taulari bigarren postua eman diote, Australian, “Stab” komunikabideak antolatzen duen mundu mailako sariketan. Axel Lorentz izan da taularen shaper edo egilea, eta berarekin batera Sydneyko sari banaketan izan ziren Miguel eta Marian Azpiroz markaren sortzaileak eta Adur Letamendia komunikazio arduraduna. Irabazlea azkenean Channel Island Estatu Batuetako marka entzutetsuko “Stab in the dark” taula izan da.

Aipagarria da sariketan parte hartzen dutenek ez dutela epailea ezagutzen, eta aurten taulak probatzeaz arduratu dena Mick Fanning australiarra izan da, hiru aldiz munduko txapelduna.