BEGIRADA

Altsasutik mundura, oraingoan inauteri giroan

Irudia AFP albiste agentziak zabaldu zuen atzo mundu osora, “Spain-Carnival” izenburupean. Inauterien bukaeran, momotxorroen eskutik zabaldu da oraingoan 2016ko azarotik espetxean segitzen duten gazteak askatzearen aldeko aldarria. Zail izango luke agentziak bere bezeroei goitik behera odoleztatutako piztia hauen jatorriaren berri ematea; are zailagoa, agian, kartzelatze horiek azaltzea.