15 MAR. 2019 BEGIRADA Mariellegatik negarrez, Bolsonarogatik kopetilun Brasilen oihartzun handia izan zuten atzo Marielle Franco ekintzailea hil zuteneko lehenengo urtemugako ekitaldiek. Duela hamabi hilabete tiroz akabatu zuten gutxiengo ezberdinen alde (beltzak, homosexualak, txiroak...) borrokalari sutsu eta ikur bilakatutako emakumea. Eta saminari kezka erantsi zaio orain, Jair Bolsonarok agintea hartu ostean inpunitatea larriagotzeko arrisku bizia dela eta.