BEGIRADA

Mugimendu animalistaren garaipena Gaztelan

Valladolideko 9.000 biztanleko herri batean garaipen garrantzitsua lortu du animalien eskubideen aldeko mugimenduak. «Vegako zezena» delakoa ezin izango dute aurrerantzean lantzaz jendaurrean hil, Erdi Arotik hona egin izan den bezala. Tordesillaseko Udalaren helegitea ez du ontzat hartu Gorenak eta Konstituzionalera jotzeko aukera ere ukatu dio. Irudian, Madrilen usadioaren aurka egindako protesta.