02 ABR. 2019 DENA PREST GARESEN, KORRIKARI HASIERA EMATEKO. Prest dago Gares Korrikaren hasiera hartzeko. Ostegunean, hainbat jarduera izango dira, euskararen aldeko lasterketa 17.00etan abiatu aurretik. Ginkanak, joaldunak, kale animazioa, antzerkia eta indarra hartzeko herri bazkaria ere ez da faltako. Mezua lekukoaren barruan doala, lehen kilometroa Izarbeibar eta Mañeru ibarretako herrietako lagun banak eginen du: 16 herri guztira, 16 lagun.Jagoba MANTEROLA | FOKU