26 ABR. 2019 BEGIRADA Oharra Bolsonarori: «Herri borrokalaria gara» Asteazkenean iritsi ziren Brasiliako Ministerioen zelaigunera, “Lur Librearen Kanpalekua” izenekoan parte hartzera. Poliziaren jazarpena jazarpen, milaka indigenak argi utzi diete egunotan Jair Bolsonaroren Gobernuari eta Legebiltzarrari ez daudela prest beren lurretako baliabideak kontrolik gabe ustia ditzaten. «Gure lurrak sakratuak dira. Ez gara eraso hauen aurrean besoak gurutzatuta geratuko».