KLIK

San Joan sua heldu da jada Angelura, eta itsasoz gainera

Hurrengo igande gauean, udari ongi etorria emateko milaka su handi eta txiki piztuko dira han-hemenka Euskal Herrian, baina era bitxian –eta goiztiarrean– egin dute jada Angelun. Sei elkarteren eskutik (kultur etxea, ikastola, surflariak...) ospakizun handia egin dute bertan, zortzi egun lehenago. Irudiek erakusten duten bezala, sugarra itsasoz heldu da eta Zaldunen hondartzan lehorreratu ondoren hartu du indarra. Musikak luzatu du jaia, igandeko ordu txikiak arte.

Argazkiak: Bob EDME