Grisa baino, berdea nahiago
Abuztuan palmondoak gogoan baditugu, ohikoa izango da hondartzen irudi exotikoak burura etortzea. Bilboko erdigunean egonez gero, aldiz, Abando auzoan, ohartuko gara zuhaitz tropikal horiek oso bestelako esanahia izan dezaketela. Egunotan balkoietan bi palmondo irudikatzen dituzten banderatxoak ageri dira, auzotarrek ehun urtetik gorako bi ale salbatu nahi dituzte eta. Ez daude bakarrik; borroka horrekin bat egiten dute, esaterako, Cervantes eskola publikoko Guraso Elkarteak, auzo elkarteak, kultura elkarteak, eskola publikoaren aldeko elkarteak eta Ekologistak Martxan-ek. Palmondoena ez da, alabaina, honen guztiaren oinarrian dagoen arazo bakarra.
Egun, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak patio zabal bat dauka, aurrean bi palmondo altu-altuekin. Azkeneko udal hauteskundeak igaro eta bi egunera, komunikabideen bitartez jakin izan genuen lur zati horretan aldaketa nabariak izango direla. Bilboko Elizbarrutiak bere egoitza berria eraikiko du eta orubearen beste erdia Mutualiari saldu dio klinika pribatu bat eraikitzeko. Patioa eta palmondoak desagertzearen atzean oso proiektu errentagarria dago, baita Bilboko Udalak aurrera eramandako birkalifikazio prozesua ere.
Proiektu horren ondorio negatiboak askotarikoak dira. Ondare historikoaren galeraz gain, Cervantes eskola publikoaren gelek argitasuna galduko dute, eta berez espazio gutxi duen eraikina are trinkotuago geratuko da. Gainera, aipatzekoa da Udalak berak zonaldean hurbiltasuneko gune libreak behar direla aitortzen duela, baina aitortu gabe patio hori horretarako azken aukera dela. Azken aukera, beraz, auzoan elkargune bat izateko eta, ondorioz, auzo giroa sustatzeko. Aurrera eramaten ari diren ekimenak sormenez beterikoak izateaz gain, parte-hartzaileak izaten ari dira. Horrela, bestelako oztopoak aurkitu dituzte: udalaren opakutasun eta malgutasunik eza.
Gotzaintzatik adierazi dute proiektu horrekin Bilboren modernizazio prozesuarekin bat egin nahi dutela; baina, zer esan nahi du horrek? Eskolaren hormek dioten bezala: grisa baino, berdea nahiago.

No es periodista, es un provocador fascista

Lakua pone 13,7 millones de ayudas en manos de un prevaricador

Pluses inflados o inventados para subir 350 euros el sueldo de ertzainas

BMW llegados desde Oviedo a Arkauti, Irun, Donostia... a 75.000 euros el coche
