10 AGO. 2019 BEGIRADA Zentral nuklearra, hauts bihurtuta Alemaniako Koblentza hiritik gertu zegoen Mulheim-Karlicheko zentral nuklearra. Arazoak besterik ez zituen izan: 1986an erabat eraikita zegoen, eta 1988an itxi behar izan zuten. Atzo bota zuten zentraleko hozte dorrea, paisaian arrisku atomikoaren mehatxua margotzen zuen eraikina. Poza eragiten digu energia nuklearra atzera egiten ikusteak eta, gehiago, horrelako irudiek. Lemoiz zain daukagu!