GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Tehaupooko olatuaren gainean dantzan


Mundakak Europako ezker olaturik onena izateko fama badu, Tehaupook munduko olaturik arriskutsuena izateko zama dauka. Hala ere, edo horregatik, asko dira urtero txangoa egiten dutenak, erronka horri heltzeko. Txapelketa ospatu berri dute, eta Nathan Florence hawaiiarrak erakusten duenez, olatuen gainean dantzatzeko gogoak beldurrari irabazten dio. Baina, tira, gu badaezpada Mundakan geratuko gara.