GARA
BARAKALDO

Ikasle kopurua murriztu egin da EAEn, jaiotza tasaren ondorioz

Ikasle kopurua murriztu egin da lehenengo aldiz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, jaiotza tasa eskasaren ondorioz. Hori aditzera ematen dute atzo Cristina Uriarte Lakuako Gobernuko Hezkuntza sailburuak eman zituen datuek. Antzeko joera erakusten dute aurreko astean Nafarroan eman zituzten datuek ere. Berez murrizketa txikia da portzentajeari begiratuz gero, baina badirudi datozen urteetan joera hori finka litekeela.

EAEko unibertsitatez kanpoko 374.470 ikasle hasi ziren eskolan atzo, sare publikoan nahiz itunpeko-pribatuan. Etapa guztiak kontuan hartuta kopuruak behera egin duen lehen aldia da, jaitsiera apala bada ere (%0,13). Jaiotza tasaren beherakadaren ondorioa da.

Cristina Uriarte Lakuako Gobernuko Hezkuntza sailburuak Barakaldoko Gurutzeta eskoletan eman zion atzo hasiera 2019-2020 ikasturteari. Eman zituen datuen arabera, 374.470 ikasle arituko dira guztira unibertsitatez kanpoko mailetako (haur eta lehen hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) ikasketetan, iazko datuekin alderatuta zehazki 487 ikasle gutxiago (-%0,13). Sare publiko nahiz pribatu-itunpeko datuak dira horiek.

Hezkuntza Sailak zehaztu zuenez, aurreko ikasturteetan gertatu den bezala, jaiotza tasaren jaitsierarekin beherakada Haur Hezkuntzan gertatu da bereziki, «baina ikasturte berri honetan beherakada Lehen Hezkuntzan ere suma daiteke, aurreko urtean baino 1.018 ikasle gutxiagorekin». DBHn eta Batxilergoan, aldiz, gora egin du ikasle kopuruak.

Horren ondorioz, Haur Hezkuntzan 33 gela itxi behar izan dituzte (18 gela sare publikoan eta 15 itunpekoan). Hala eta guztiz ere, Uriartek ziurtatu zuen irakasle kopurua mantendu egingo dela.

Sare publikoan, %50,8

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako familiek aukeratzen duten sareari dagokionez, berriz, %50,8k sistema publikoa aukeratu du eta gainerako %49,2k itunpeko edo pribatuaren aldeko hautua egin duela zehaztu zuen Uriartek gidatzen duen sailak.

Hizkuntza ereduei erreparatuta, D ereduak ikasle gehienek aukeratzen duten eredua izaten jarraitzen du; Haur Hezkuntzan, hiru urtetik bost urtera bitartean, 0,7 puntu hazi da eta %80ko portzentajea gainditzea lortu du (%80,4).

Aipatutako adin tarte horretan, B eredua familien %16,1ek aukeratzen du, eta A eredua (gaztelaniaz) %3,5ek.

Lanbide Heziketan euskaraz egiten ari diren ikasketetan igoera izan dela nabarmendu zuten. D ereduan hazkundea apala izan da, eta B-n 2015eko 811tik 7.830era pasatu dira aurten.

 

Una tendencia a la baja que también se percibe en Nafarroa

La tendencia del número de alumnos debido a las bajas tasas de natalidad también es una realidad en Nafarroa. Según los datos facilitados la semana pasada por el consejero de Educación, Carlos Gimeno, este curso se han incorporado 5.850 alumnos de tres años al sistema educativo, tanto en la red pública como en la concertada. Se trata de 500 menos que el año anterior.

Teniendo en cuenta el volumen total del alumnado navarro, que son 95.690 estudiantes de Infantil, Primaria, ESO, Bachillerato y FP, el porcentaje resultante es de un descenso del 0,5%, bastante más acusado que el 0,13% de la CAV.

Los datos navarros también muestran un incremento de las matriculaciones en los modelos B y D, pasando de las 25.172 inscripciones el curso pasado a las 26.134 de este. Por lo que se refiere a los modelos A y G se ha producido un descenso de las matrículas, ya que han pasado de los 72.451 inscritos el curso pasado a los 70.518 matriculados en estos dos modelos este curso.

En Nafarroa hay una mayor implantación de la red pública que en la CAV, según los datos facilitados por ambos consejeros. Así, mientras en la CAV existe casi una paridad (%50,8 de alumnado en la pública), en Nafarroa este porcentaje se incrementa hasta el 64,2% en este curso. De este modo, la concertada se queda en el 35,8%, bajando desde el 37,1% del curso anterior. Martxelo DÍAZ

zenbakitan

-%0,13

Ikasle kopuruaren murrizketa txikia bada ere, lehen aldiz gertatu da eta jaiotza tasa txikiarekin lotzen dute.

%80,4

Lehen aldiz D ereduan matrikulatu diren ikasleen portzentajeak %80ko muga gainditu du, aurreko urtearekiko 0,7 puntu hazita.

7.830

Kopuru hau Lanbide Heziketan B ereduan aurten matrikulatu diren ikasleena da. 2015-2016 ikasturtean 811 ziren.