11 SET. 2019 BEGIRADA Biktima asko eta askotariko (kontra)erasoa Irailak 11 ditu gaur. Duela 18 urte New Yorkeko Dorre Bikiak eraitsi zituzten 3.000 hildako eta 9.000 zauritu utzi zituen erasoan. Gero, AEBek Terrorearen Aurkako (amaigabeko) Gerra deklaratu zuten, hainbat herrialde suntsitzeaz eta ehunka mila hildako eragiteaz gain, erabateko segurtasun baten promesaren aitzakian, gobernuaren abusu eta ustelkeriaren aurrean estatubatuarrak defentsarik gabe utziz.