GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Beroa, hezetasuna eta aire girotua


Atzo Atletismoko Munduko Txapelketa hasi zen Qatar-en. Baita polemikarekin hasi ere. Batzuek diote bertako giroa ez dela batere egokia kirola egiteko; beste batzuek, Tokio91 eta Sevilla99 txapelketetan antzeko baldintzak jasan zituztela kirolariek. Badaezpada, goizez ez da izango saiorik eta distantzia luzeko probak gauez izango dira. Estadioak –irekia izanik– aire girotua du. Diru falta ez da, ez, aitzakia izango.