02 OCT. 2019 BEGIRADA 600.000 euro gehiago, urtero, aholkularietan Mahaian eseri eta ados jartzeko gaitasunik ez izatea leporatzen zaie askotan ordezkari politikoei. Ez da egia osoa, gauza batzuetan akordioetara iristeko erraztasuna beti izan baitute. Arabako Batzar Nagusietan frogatu berri da: aholkularietan urtero 600.000 euro gehiago gastatzeari bide eman diote EAJk, PSEk eta PPk. Banaketa «justuago» baten izenean egin dute. Justuagoa, norentzat?