GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Lurrari begira espaziotik, Lurrera bueltatu bezperan


Etxeko leihora hurbildu eta paraje eder askoak ikusteko aukera duenik bada: itsasoa dela, mendia, larrea, kale dotorea... Baina Nick Hague-k Nazioarteko Espazio Estaziotik duenak pareko gutxi izango du. Astelehenean atera zion argazki hau ia 400 kilometrora duen Lurrari eta honako mezua erantsi irudiari: «Gaur dut azken astelehena orbitan den laborategi honetan eta azken ikuspegi hauek denak barneratzen ari naiz. @Space_Station benetan da ingeniaritzaren marabilla bat #MondayMotivation». Aste honetan itzuliko da Hague Lurrera, sei hilabete espazioan egin ostean.

Argazkia: Nick HAGUE | AFP