05 OCT. 2019 KLIK Thibaulti mugitzeko gaitasuna eman dion armadura Duela lau urte, erorketa batek elbarri utzi zuen, tetraplegiko. Orain, Grenoblen egoitza duen Clinatec biomedikuntza zentroak hamar urte luzez garatutako ikerketa lan bati esker, bere kabuz ibiltzeko gai da Thibault izeneko gizon hau. Hezurdura moduko bat eraiki diote, motordun armadura bat kasik, eta pentsamenduarekin hori mugiarazteko gai da, kaskezurrean orain bi urte ipini zizkioten elektrodoen bitartez. Etxean entrenatzen aritu da ordutik, simulatzaile batekin: telebista-pantailan agertzen zitzaion abatar birtuala mugiarazten ikasi zuen. «Itxaropen mezua da hau nire egoera berean daudenentzat», azaldu du. Argazkia: Ho CLINATEC | AFP