BEGIRADA

Asiako merkatura begiratzen hasi dira Errioxako ardo esportatzaileak, badaezpada ere

2018ko datu ofizialekin, Getariako txakolinaren produkzio osoaren %10 esportatzen da, eta horretatik gehiena, %65, AEBetara doa. Merkatu horretan, gainera, txakolin gorria eskatzen dute eta upategi asko mahats beltza aldatzen hasiak zeuden, txakolin gorria egin eta hara saltzeko. Orain, AEBetako muga-zerga berria kolpe latza izango da. Arabako Errioxako ardo esportatzaileen presidente Javier Ruiz de Galarretak esan du, besteak utzi gabe, etorkizuna Asia-Pazifikoan dagoela, munduko ardo merkatuaren %22 suposatzen duelako.