08 OCT. 2019 BEGIRADA Amazonia ez da arriskuan dagoen oihan bakarra Kenyako Baso Zerbitzuak Cherangany muinoetan bizi den sengwer herri indigenaren jazarpena areagotu du: etxeak hustu, erre eta arbasoen lurretatik bota dituzte. Jarrera horren atzean klima aldaketa arintzeko eta ura babesteko Europar Batasuneko proiektu bat omen dago. Zer ari da Europa, Amazonia babesten eta Kenyako oihana, aldiz, suntsitzen?