GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Espazio irekian ibili zen lehenengo pertsona


Atzo hil zen Moskun Aleksei Leonov, espazio irekian ibili zen lehen pertsona. 1965eko martxoaren 18an “Vosjod-2” espazio-ontzitik atera eta 12 minutuz 5 metroko ibilaldia egin zuen. Lorpenak bazuen meriturik; espazio-ontziak eskuz gidatu behar ziren eta bueltako bidean basoan lur hartu eta erreskate taldeek bi egun behar izan zituzten handik ateratzeko. Bai baldintza prekarioak!