GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Laborariaren poza, ia tona bateko kuiarekin lehia irabazitakoan


Leonardo Ureña du izena, Kaliforniako iparraldeko Napa herrikoa da eta duela ia bi hamarkada hasi zen kuiak landatzen. Astelehenean Half Moon Bayko kalabaza pisutsuenaren lehiaketaren 46. edizioa irabazi zuen (2011n ere gailendu zen), argazkiko ale puska horrekin: 986 kiloko pisua eman zuen. Inoiz Kalifornian landatu den kuiarik pisutsuena da eta 15.000 dolarreko (13.598 euro) saria poltsikoratzeko aukera eman dio 51 urteko laborariari. Lehiaketako errekorra ez du gainditu, hala ere: 2017an Washingtonetik eramandako pieza batek 1.088 kilo pisatu zuen.

Argazkia: Justin SULLIVAN | AFP