BEGIRADA

Oroimena, faxismoa hazten ari den garaiotan

Aspaldi ez dute Errusian Urriko Iraultza ospatzen. Horren ordez, gaurko egunean 1941eko parada militarra gogoratzen dute Moskun. Urte horretan, nazien armada hiriburu kanpoaldean zela, ohiko desfilea egitea erabaki zuten. Bukatutakoan, soldaduak Plaza Gorritik zuzenean frontera abiatu ziren. Handik egun batzuetara lortu zuten faximoaren erasoa geldiaraztea.