GARA Euskal Herriko egunkaria

Nikolas Segurola fraidea, Baserritarron Laguna sariaren irabazlea


Nikolas Segurola fraide frantziskotarrak jasoko du ENBAren Baserritarron Laguna saria. Aurtengoa laugarren edizioa da; bi urtetik behin banatzen da. Nekazaritzaren sektoretik kanpo, euren ohiko lanaren bitartez nekazaritza eta baserri munduaren defentsan dihardutenei aitortza egitea du helburu.

Segurolak «bere bizitzan artzaintzaren alde egindako lan zabal eta oparoa eskertu asmoz» eskainiko dio saria. Urtarrilaren azken igandean, hilak 26, Urnietako Salestarren Ikastetxean egingo den ENBAren batzar nagusian egingo dute banaketa.

«Artzainen ogibidea eta bizimodu duina aldarrikatu eta landu, artzainen formazioa lehenetsi eta etorkizunari begirako oinarriak ipini asmoz, Gomiztegiko Artzain Eskolaren sustatzaile nagusia izan da», laburbildu zuen.

«Nikolas fraide frantziskotarra izanik, Arantzazuko anaidiaren babesaz eta laguntzaz baliatu izan da eta honenbestez, saria baliatu nahiko genuke, Arantzazuko anaidiaren babesa eskertzeko», azpimarratu zuen.