KLIK

Txakolin uzta berria aurkeztu eta dastatu dute Getarian

Ohiko den moduan, atzo txakolin uzta berria aurkeztu zuten Getarian, San Anton egunarekin. Dagoeneko Kontseilu Arautzaileak emandako berme zigiluarekin

merkaturatzen den 30. aldia izan da, eta, urte hauetan, produktu bat berreskuratzea lortu ez ezik, ardogintzaren sektorea profesionalizatzea lortu dela diote txakolindegiek. Guztira, 3.400.000 kilo mahats

bildu dira eta 3.100.000 botila inguru aterako dira merkatura.

Argazkia: Andoni CANELLADA | FOKU