23 ENE. 2020 BEGIRADA Oti izurritea, oraingoan Afrikan Pasa den abenduan Indiak oti izurritea pairatu zuen. Oraingo honetan Kenyatik, Etiopiatik eta Somaliatik zabaldu da beste bat. Basamortuko otia jatun handia da, suntsitzeko ahalmen izugarria du eta adituek diote mota hori arriskutsuena dela. FAOk elikaduraren segurtasunerako mehatxu larria dela ohartarazi du. Izurriteak ugaltzea klima aldaketaren beste zantzu bat da.