GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Emakume beltzen gorazarreari saria Rioko inauterietan


Kritika sozialak markatutako desfile batekin irabazi du Viradouroko sanba eskolak munduko inauteri ospetsuenetako txapelketa, Rio de Janeirokoa, alegia. Askatasuna eskuratzeko behar zuten dirua irabazteko xedez Salvador hirian arropa garbitzen zuten emakumezko esklaboen historia kontatzen zuen epaimahaiak saritu duen ikuskizunak. Matxismoaren, arrazakeriaren eta bestelako diskriminazioen aurka borrokatzen diren emakumeei omenaldi koloretsu eta sentikorra.

Argazkia: Mauro PIMENTEL | AFP