BEGIRADA

Presoen herriratzea eskatzerik ere ez dago?

Mireia Elkoroiribek, Durangoko EAJren eledun eta Durangoko Mankomunitateko lehendakariak, ez omen du bat egiten Euskal Herriko gehiengo sozial, politiko eta instituzionalak (eta EAJk berak) egiten duen eskaerarekin, eta 40 Minutu Rock jaialdiaren kontrako isunak eskatu ditu argazkian ikus daitekeen euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen duen pankarta dela-eta. Ederki.